XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orregaitik gaur emen, iru egosketa bardiñezak dakartzuedaz, ta iruretarako oillasko lasterkaria obea ba'da bere, beste sintético ori ez da gaizto agertuko.

OILLASKO BARAZKITUA.

Gayak: Oillasko samur bat, zatituta; orriburu (alcachofa) biren biotzak urunduta, limoiz bustita ta launa zatitan ebagita; bost errabun (patata) zati lodietan ebagita; lau zalikada gaimel (orio); esne-gurin zati eder bat; zalikada bat arzelin (perejil) berakatz ale bategaz; kipula bi, zati biribilletan ebagita; urun apur bat, gatza ta pipar auts pixka bat.

Topin baten gaimela ta guriña berotu ondoren sartu oillasko zatiak eta barazkiak (kipulea ez), alde guztietatik gorritu arte euki; arrezkero ipiñi, estali ondoren, topin ori laban.

Berera erretzean (orduerditxo baten geyen bere), jarri gaiñetik arzeliña eta gatz-piparrak.

Onezkero, erre oriotan kipula zatiak, ta azkenez, azpil luze berotu baten erdian topiñekoa ta inguruan kipula biribillak jarri ta maira etara.

OILLASKO OREZKATUA. Gantz gitxidun oillasko bat; 100 gr. gingil-ur (almendra) birrinduta; 100 gr. urolo (arroz) gatz apur bategaz egosita ta gero ura ondo kenduta; 50 gr. azibako maats gorri legorra (korinto) ur epeletan puztuta; zali txiki bat gozokin, gatza ta pipar autsa; atzamarkada bat saparran (azafrán); 20 gr. esnegurin ta iru zalikada gaimel.

Betegarri izango dan orea gerta bear da lenengo; uroloa, gingilurra ta mats aleak alkartu ta gozokiña, piparrautsa ta gatz apur bat ezarri.

Sartu ore au aurretik gaztua izan dan oillaskoaren barruan eta ari lodi bategaz ebagia josi.

Topin baten gaimela ta guriña berotu ta oillaskoa sartu.

Alde guztietatik gorritzen danean saparranagaz gaiñetik autseztu, estali topiña eta labara eroan, bero aundi barik, artaiñean, ia ordubetean erre.

OILLASKOA ARDAOTAN.

Oillasko bat, lotuta ta gatza emonda; 50 gr. esnegurin; iru zalikada gaimel; edontzi bi ardao gozo (madeira); amabi banana oso-osorik eldu bakoak; gatza, pipar autsa ta txol bat paitar.